Festaren azken orduetan sartu da Iruñea, nagusien egunean

2012ko uztailaren 13a
08:55
Entzun

Aurtengo sanferminetako azken 48 orduetan sartu da Iruñea. Ostirala izaki gaur, jende andana iristea espero da gaur, batik bat, urtero legez, Frantziatik, bihar jaieguna baitute han. Gaixo ni abestia kantatu aurretik, ordea, zer egin asko geratzen da.

Gaur nagusien eguna ospatuko da. 11:00etan euren aldeko meza egingo da, eta ondoren segizioa egingo dute Sarasate pasealekuraino. Hor eguerdian kontzertu berezia eskainiko zaie nagusiei. Bitartean Enrique Maia alkateak ehun urte dituzten hiru herritar hartuko ditu udaletxean, nagusien ordezkaritza gisara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.