Presoak

Filie Bidarte aske uzteko eskatu dute Baionan

650 lagun inguru bildu dira Filipe Bidarten aldeko manifestazioan, Baionan, gaur arratsaldean. Filipe Bidart duela ia hemeretzi urte sartu zuten preso, eta bihar aztertuko du berriro Parisko auzitegiak haren baldintzapeko askatasun eskaera. Baldintzapeko askatasuna lortzeko arauak bete arren, Frantziako Justiziak Bidarti aukera hori ukatzen diola salatu dute.

2006ko irailaren 30a
18:50
Entzun
Biharko auzia politikoa izanen dela azpimarratu du Filipe Aramendi abokatuak, alabaina, aurtengo martxotik hona "terrorismoari" lotu auzi guztiak Parisko auzitegi berezi horrek epaituko ditu, baldintzapeko askatasun eskaerak barne.

Filipe Bidartez gain, gainerateko preso guztien egoera ere gogoan izan dute, besteak beste Iñaki De Juanarena, Unai Parotena eta Jon Agirrerena. Zigorra bete ondoan kondena luzatzeko dagoen joera salatu dute manifetazioaren antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.