Parisko Helegite Auzitegiak Filipe Bidart IK Iparretarrak-eko presoa baldintzapean aske uztea erabaki du, prozedura judizial luzearen ondoren.
Hala ere, zenbait baldintza bete beharko ditu Bidartek, besteak beste, Beziersen bizitzea eta baldintzapeko askatsuna eskatzeko txostenean proposatutako lanpostua betetzea. 2014 arte bete beharko ditu baldintza horiek preso baigorriarrak.
Duela 19 urtetik dago preso Bidart. Baldintzapean aske geratzeko epe eta arauak betetzen zituela ikusita, haren defentsak sarri eskatu du libre utz dezatela, baina gaur arte ukatu egin diote. Iragan larunbatean manifestazioa egin zen Baionan Bidart aska zezatela eskatzeko.
Presoak
Filipe Bidart aske utziko dute, baldintzapean
Otsailaren 14an aterako da espetxetik IK-ko presoa, 19 urteren ondoren. Hala ere, zenbait baldintza bete beharko ditu 2014 arte, hala nola, Beziersen bizitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu