Euskal Presoak
Filipe Bidart euskal presoa askatzeko erabakia irailera arte atzeratu dute
Filipe Bidarte euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaeraren inguruko erabakia gaur eman behar zuten baina erabakia irailera arte atzeratu dute. Familia eta abokatua nahiko baikor agertu dira.
Filipe Bidarten baldintzapeko askatasun eskaria aztertu zuten joan den abenduan Clairvauxko presondegian. Prokuradoreak eskaria onartzearen kontrako iritzia eman zuen abenduan. Defentsak, ordea, Filipe Bidartek baldintzapean aske gelditzeko baldintza guztiak betetzen dituela argudiatu zuen. Lan eskaintza «serio» bat eta bizilekua segurtatuak dituela adierazi zuen. IK-ko presoa duela ia hemezortzi urte atxilotu zuten. Joan den abenduan egindakoa baldintzapean aske geratzeko Bidarteren bigarren eskaria zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu