Euskal presoak

Filipe Bidarten askatasunaren aldeko manifestazioa egin dute Baionan

Filipe Bidart euskal presoa aske uztearen alde manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Baionan. Aske uzteko eskariarekin bat egin dute azken asteotan eragile politiko eta sozial ugarik. Hala, deialdia egin zuten taldeez gain, Aralarrek, Herria Bizi Dadin Uztaritzeko udal taldeak eta EAE-ANVk manifestaziora deitu dute .

2004ko urriaren 30a
17:08
Entzun
Iruñeko egoitzan Bidarten askatasunaren aldeko sinadurak biltzen ari direla jakinarazi du Aralarrek. Bidartek «Frantziako Estatuko legeriaren arabera libre egon beharko lukeela» gogorarazi du Aralarrek.Bestetik, Makean Amnistiaren Eguna ospatuko da igandean eta aurten bereziki Bidartek jasaten duen egoera salatuko dute. Amnistiaren Egunaren antolatzaileek dei egin dute gaurko martxan parte hartzeko.Bidartek hamazazpi urte eman ditu kartzelan eta badira bi urte behin-behinean aske izateko eskubidea duela. Eskubide hori onar diezaioten alderdi eta elkarte asko bildu dira. Hala, Batasuna, AB, EA eta LCR alderdiek, LABek, demoek, Segik, Ipar Euskal Herriko giza eskubideen babes elkarteak, Ahaideak elkarteak, Errepresioaren Kontrako Batzordeak, Presondegien nazioarteko behatokiak eta Baigorri-Garaziko gaztetxeak bat egin dute askatasun eskariarekin. Askatzeko eskaera bat ere izenpetu ahal izango da gaur. Jada, mila lagunek baino gehiagok izenpetu dute Bidart aske uzteko eskaera. 62 hautetsik ere izenpetu dute, horietan hogei auzapezek, kontseilari nagusi batek eta eskualde kontseilari batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.