ezbeharra

Filipinetan sumendi baten eraginez hildakoetako bat Azkoiengo gazte bat dela baieztatu dute

Mayon sumendia piztu zen atzo, eta harrezkero zegoen desagertuta, beste lau lagunekin batera. Sara Frances Alemanian ari zen ikasten, eta oporretan zegoen Filipinetan.

2013ko maiatzaren 8a
11:39
Entzun

Sumendiaren eraginez bost lagun hilda zirela jakin zenetik Sara Frances Nicolayren familia harekin harremanetan jartzen saiatu da. Azkenean, ordea, baieztatu diete gazte azkoiendarra dela bost hildakoetako bat. 30 urte zituen. Beste 22 lagunekin batera sumendia eskalatzen ari zen, piztu zenean, Filipinetako Albay probintziako gobernadoreak jakinarazi duenez.

Frances Alemanian ari zen ikasten, eta mutil-lagun alemaniarrarekin joan zen oporretara. Salcedaren arabera, eskalatzaile taldea maldan gora zihoan sumendia piztu zenean, errautsak eta harriek harrapatu zituzten. Harekin batera, hiru alemaniar eta filipinar bat hil dira. Filipinarra mendiko gidaria da: Jerome Berin. Alemaniako enbaxada beste hildakoak nortzuk diren ikertzen ari da.

Sumendiaren tontorretik 610 metrora zegoen mendizale taldea. Filipinetako erreskate zerbitzuak atzoz geroztik ari dira mendizaleen bila. Salcedak gaineratu du Filipinetako bulkanologia eta sismologiaren alerta maila 0 zela eta ezin izan dutela iragarri ezbeharra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.