Udalbiltzako auzipetuei elkartasuna adierazteko bertso jaialdia egingo dute urriaren 24an (igandea) Arrasaten, Amaia antzokian, 18:00etatik aurrera. Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalistek hartuko dute parte: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegik. Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea.
Sarrerak hamar euro balio du. Saiotik aterako den dirua, auziak eragindako gastuei aurre egiteko erabiliko dute.
Bestetik, herrietako elkarretaratzeak hilaren 23an egingo dituzte, eguerdian.
Epaiketak urriaren 25, 26 eta 27an jarraituko du: froga dokumentalen, aldeen kalifikazioen eta ondorioen txanda izango da. Orduan amaituko da epaiketa. Sententzia ematea faltako da.
udalbiltza auzia
Final nagusiko bertsolarien jaialdia urriaren 24an Arrasaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu