Zientzia

Fisika kuantikoari egindako ekarpenengatik Fisikako Nobel Sariaren irabazle dira Abrikosov, Ginzburg eta Leggett

Alexei A. Abrikosov eta Vitali L. Ginzburg zientzilari errusiarrak, eta Anthony J. Leggett Erresuma Batukoa dira aurtengo Fisikako Nobel Sariaren irabazle. Hain zuzen ere, "fisika kuantikoari egindako ekarpenengatik" saritu ditu Seudia Zentzia Akademikak, zehazki, "supereroaleen eta superfluidoen teorietan aitzindari izan zirelako". Abrikosov eta Leggett errusiarra eta britainiarra dira, hurrenez hurren, baina AEBetako nazionalitatea dute.

2003ko urriaren 7a
13:19
Entzun
Abrikosov 1928an jaio zen Moskun, eta gaur egun, AEBetako Argonneko Laborategi Nazionalean lan egiten du.

Ginzburg ere Moskun jaio zen, baina 1916an, eta Moskuko Lebedev Fisika Institutuko irakasle izandakoa da.

Legget, berriz, 1938an jaio zen Londresen, eta, egun, AEBetako Illinoiseko Unibertsitatean lan egiten du.

Hiru zientzilari horien ikerlanekmedikuntzan zein fisikan erabiltzen diren kamera magnetikoen garapena ahalbidetu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.