Guztira, 142 urteko kartzela zigorra eskatu du Nafarroako Auzitegi Nagusiko fiskalak Yamiled Giraldo Iturengo bizilagunaren hilketaren harira auzipetuta dauden bost lagunentzat.
Rodrigo S.S. Giraldoren ustezko hiltzailearentzat 43 urteko kartzela zigorra eskatu du. 28 urteko zigorra eskatu du hura hilketaren tokira ustez eraman zuenarentzat, Nira A.M.rentzat. Jose L.L.rentzat hogei urteko kartzela zigorra eskatu du, hilketa prestatzeagatik. Pedro Andres G.P. eta Karlos I.M.rentzat hogei urte eta erdiko zigorra eskatu du fiskalak.
Epaiketa astelehenean hasi zen, Iruñean, Nafarroako Auzitegi Nagusian.
Genero INDARKERIA
Fiskalak 142 urteko kartzela zigorra eskatu du Giraldoren hilketagatik auzipetuta dauden bost lagunentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu