genero indarkeria

Fiskalak 19 urteko espetxea eskatu du Maria Puy Perezen bikotekide ohiarentzat, hilketagatik

Lizarrako epaileak instrukzioa amaitu du, eta Iruñera bidali du, epaiketa egiteko aginduz. Nafarroako Auzitegiak jarriko dio eguna epaiketari, eta uda ondoren izango da. Herri epaimahai batek epaituko du Jose Maria Morentin.

2011ko martxoaren 23a
22:12
Entzun

Lizarrako auzitegietako epaileak amaitu du Maria Puy Perezen hilketaren instrukzioa, eta epaiketa egiteko agindu dio Nafarroako Auzitegiari. Informazio guztia Iruñera bidaliko du orain, eta Nafarroako Auzitegiak esango du noiz izango den epaiketa. Edonola, uda ondoren izango da, eta herri epaimahai batek epaituko du Jose Mari Morentin, Perezen bikotekide ohia.

Fiskalak 19 urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Morentinentzat, hilketa egotzita, baita urruntze agindua hausteagatik eta gorpua laidoztatzeagatik ere. Perezen bi semeei 60.310 euro ematea ere eskatu du.

Akusazio partikularrak, berriz, 21 urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra eskatu du. Nafarroako Berdintasun Institutua eta Espainiako Gobernuaren Emakumeen Kontrako Indarkeriaren ordezkaritzak ere 21 urteko espetxe zigorra eskatu dute.

Defentsak absoluzioa eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.