Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 220 urteko espetxe zigorra eskatu du Alakrana Bermeoko atunontziaren ustezko bahitzaile Abdu Willy eta Raageggesey Adji Hamanentzat. Iazko urriaren 2an bahitu zuten ontzia hainbat lagunek, Somaliako uretan, eta 47 egunez kontrolpean eduki zuten eskifaia.
Legez kanpoko 36 atxiloketa egozten dizkiete bi haiei; ontzian bahituta egon zen marinel bakoitzeko, bat. Bortxa eta armak erabiliz lapurretan egitea ere leporatzen diete. Ustezko bi bahitzaileek Alakrana ontzia bahitu eta astebetera atxilotu zituzten, eta Espainiara eraman zituzten. Atxiloketen ondorioz, bahitzaileekiko negoziazioak gaiztotu egin ziren; eskifaia libre lagatzeko, bi kideak libre uzteko eskatu zuten hainbat alditan.
Santiago Pedraz epaileak uztailaren 19an bukatu zuen sumarioa.
Fiskalak 36 marinelei ehuna mila euroko kalte-ordaina egiteko ere eskatu du. Haren arabera, ontziaren enpresa Echevaster Fleet S.L.U.-k ere jaso beharko luke kalte-ordaina.
gizARTEA
Fiskalak 220 urteko kartzela zigorra eskatu du 'Alakrana'-ren ustezko bi bahitzailerentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu