'Atutxa auzia'

Fiskalak dio ez dela frogatu "fede txarra"; Atutxa, Knörr eta Bilbaorentzat absoluzioa eskatu du

SA taldea ez desegitean Juan Maria Atutxak, Gorka Knörrek eta Kontxi Bilbaok ez zutela "fede txarrez" jokatu uste du fiskalak, eta beraz, hiruren absoluzioa eskatu du. Akusazio partikularraren iritziz, berriz, fede txarrez hartu zuten erabakia, eta zigorra eskatu du. Epaiaren zain geratu da auzia, hiru eguneko epaiketaren ostean.

2005eko urriaren 28a
20:04
Entzun
Manos Limpias elkarteko ordezkari Jaime Alonso aritu da akusazio gisa. Bere iritzian, SA ez desegiteko erabakia nahita hartu zuten hiru auzipetuek, eta gero, "itxurak egiten" aritu ziten.

Fiskala ez dago ados Alonsoren tesiarekin. Bere iritzian fede txarrik gabe hartu zuten erabakia hirurek, Eusko Legebiltzarreko mahaian zeudenean. Ez dela behintzat fede txarrik frogatu uste du. Horregatik, desobedientzia delitua egozteko nahita egina dela frogatu behar dela, eta epaiketa honetan ez dela hori lortu esan du, nahiz eta, bere ustez, bete zezaketen agindu bat ez zuten bere.

Defentsako abokatuaren iritzian, berriz, agindua bete nahi zuten, baina ezin.

Auzia epaiaren zain geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.