Bizkaiko Lurralde Auzitegiko fiskaltzak emakumeen kontrako indarkeria kasuak zigortzeko urrats berri bat eman du Ofelia Hernandezen hilketa argitzeko egin duten epaiketan. Hernandezen heriotzagatik bakarri ez, Felipe Ardanza ustezko hiltzailearentzat hiru urteko espetxe zigorra eskatu du "elkarrekin bizi izan ziren bitartean eta banandu ondoren emakumeari tratu txarrak emateagatik".
Fiskalak eta akusazio partikular biek —Clara Campoamor elkartea eta Durangoko Udala— 24 urteko gartzela zigorra eskatu dute Ardanza durangarrarentzat. Eska zezaketen zigorrik handiena: 20 urteko gartzela zigorra erailketagatik, hiru urte gehiago etengabeko trata txarrengatik, eta beste bat gehiago hurruntzeko agindua urratzeagatik.
Ardanzaren abokatuak berak ere aldatu egin du hasierako zigor eskaeta. Hernandezen hilketan, gehiagotasunezko abusua izan dela iritzi dio eta horregatik, sei urte eta hiru hilabeteko gartzela zigorra eskatu du bere bezeroarentzat.
Emakumeen aurkako indarkeria
Fiskalak eta akusazio partikularrek Felipe Ardanzaren kontra eskatu zezaketen zigorrik handiena eskatu dute
Bizkaiko Lurralde Auzitegian epaitu dute gaur Felipe Ardanza 37 urteko gizona, 2005eko urtarrilaren 15ean Durangon (Bizkaia) Ofelia Hernandez 32 urteko bikotelagun ohia hiltzeagatik. Ardanzaren aurka eskatu zezaketen zigorrik handiena eskatu dute fiskalak eta akusazio partikularrek (Clara Campoamor elkartea eta Durangoko Udala): 24 urteko espetxe zigorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu