Politika

Fiskalak ez du diligentziarik eskatuko PSEren eta Batasunaren bileraren harira

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ez du diligentziarik egingo PSE-EE eta Batasunaren arteko bileraren arira; ez behintzat fiskaltzak eskatuta. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak bileraren txostena aztertu du eta Garzoni diligentziarik ez eskatzea erabaki du.

2006ko uztailaren 7a
15:41
Entzun
Iturri judizialen arabera Poliziaren Inteligentzia Zerbitzuak egindako txostenak lau orri besterik ez ditu. Bertan, bilduta dago Donostiako Amara Plaza hoteleraino ezker abertzaleko ordezkariei egindako jarraipena.

Era berean, Poliziaren txosten horrek dio bilera areto pribatu batean egin zela eta, beraz, ez dagoela jakiterik bertan zeri buruz hitz egin zen. Amaitze aldera, txostenak zehazten du Batasuneko kideak iritsi ziren auto berean joan zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.