sukaldariak

Fiskalak ez du eskatuko Arzak, Subijana, Argiñano eta Berasategi auzipetzeko

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal Blanca Rodriguezek ez du eskatuko Juan Maria Arzak, Pedro Subijana, Karlos Argiñano eta Martin Berasategi auzipetzeko. Lau sukaldari horiek ETAren =iiraultza zerga=i ordaintzea leporatuta deklaratzera deitu zituzten inputatu gisa. Orain, Rodriguezek iritzi dio ez dagoela nahiko froga sukaldari horien kontra egiteko, eta beraz, ez du eskatuko haiek auzipetzeko.

2005eko urriaren 25a
19:19
Entzun
Jose Lusi Beotegi atxilotu zutenean, hark inkomunikazio aldian egin omen zituen adierazpen batzuen ondotik deitu zituzten lau sukaldariak deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk. Fiskalak Beotegi auzipetzeko eskatuko du, baina lau sukaldariak ez.

Madrilgo Auzitegi Nazionaleko epaile Andreuk sukaldariak deklaratzera deitu zituen Jose Luis Beotegi ETAko ustezko kidea atxilotu ondotik. Guardia Zibilaren esku inkomunikaturik egon ondoren, Beotegik esan zuen Arzak, Subijana, Argiñano eta Berasategi sukaldariei iraultza zerga eskatu ziela ETAk eta lehenengo biek ordaindu zutela. Beotegik torturak salatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.