Aralarrek Gipuzkoako Batzar Nagusiei eskatu die fiskalari eska diezaiotela Felipe Gonzalez Espainiako gobernuburuak egindako deklarazioak aztertzeko. El Pais egunkariari emandako elkarrizketan Gonzalezek, besteak beste, bere agintaldian (1982-1996) ETAko kideak bonbaz hiltzeko plana mahai gainean izan zuela onartu zuen. Era berean, aitortu zuen Jose Barrionuevo orduko Barne ministroak eman zuela GALek bahitutako Segundo Marey aske uzteko agindua.
Rebeka Ubera Aralako batzarkideak deitoratu egin ditu haren hitzak, "ekintza terroristen gorestea" egon daitekeelako. "Gutxiagogatik badago kartzelan jendea", adierazi du Uberak.
Aralarrek, gainera, Gonzalezek Eusko Legebiltzarrean azalpenak ematea nahi du.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Gonzalezen adierazpenak "desegokiak" izan direla.
Espainiako presidente ohia gaur Kolonbian izan da, gaia hizpide eduki du eta ez du atzera egin. "Oraindik ere zalantza hura daukat".
poliTIKA
Fiskalak Felipe Gonzalezen hitzak aztertu beharko lituzke, Aralarren ekimen baten arabera
Espainiako gobernuburuak aitortu du bere agintaldian ETAko kideak bonbaz hiltzeko plana mahai gainean izan zuela. Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin du eskaera Aralarrek. "Gutxiagogatik badago kartzelan jendea", esan du Rebeka Uberak. Jaurlaritzak dio Gonzalezen adierazpenak "desegokiak" direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu