epaitegiak

Fiskalak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Zierbenako alkate ohiaren aurka

Diru publikoa bidegabe erabiltzea egozten dio Marcel Elorzari. Inolako kontraturik gabe, udal sozietate bateko kontseilari ordezkari gisa mantendu zuen karguan zinegotzi bat.

2015eko azaroaren 24a
07:58
Entzun

2011 eta 2012 urten artean 50.000 euro baino gehiago jaso zituen Eugenio Barquin zinegotziak Zierbena Portua enpresa publikoko kontseilari ordezkari legez. Fiskalaren arabera, inolako kontraturik izenpetu gabe eta gainera udal sozietate horretako kontseilarien gehiengoaren erabakiaren kontra mantendu zuen postu horretan orduko Zierbenako alkate Marcel Elorzak. Areago; Barquinek postu hori ezin zuela bete erabaki zen bilera baliogabetu egin zuen EAJko alkate zen Elorzak —gaur egun Bizkaiko Diputazioaren aholkulari da Elorza—.

2005etik ari zen Barquin postu hori betetzen Zierbena Portua S.L.-an. Baina 2011ek udal hauteskundeetan bertan behera gelditu zen kontratua. Harrezkero, kontraturik gabe jarraitu zuen soldata jasotzen. Barquinen kontra ere zigor bera eskatu du fiskalak.

Fiskalak ahozko epaiketa irekitzea galdegin dio epaileari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.