auzitegiak

Fiskalak Nafarroako Segiko eta Ekineko ustezko bederatzi kideren aurkako kartzela zigor eskaerari eutsi dio

8 eta 10 urte arteko espetxea eskatzen du Luis Barrosok. Hilaren 21ean jarraituko du epaiketak.

2011ko azaroaren 7a
16:12
Entzun

Luis Barroso Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Nafarroako Segiko eta Ekineko ustezko bederatzi kiderentzat 8 eta 10 urte arteko kartzela zigor eskaerari eutsi dio gaur, epaiketaren beste saio batean. Luis Goñi Lara, Javier Sagardoi Lana, Aritz Azkona Dominguez, Mikel Jimenez Martin, Alberto Lopez Iborra, Maider Caminos Miranda, Maitane Intxaurraga Uribarri, Amaia Legarra Beunza eta Noe López Albizu ari dira epaitzen.

Lopezek, Intxaurragak eta Caminosek Guardia Zibilaren esku zeudela egindako deklarazioak hartu du oinarritzat fiskalak zigor eskaera egiteko. Auzipetuek atxiloaldian tratu txarrak jaso izana salatu izan dute.

2007 eta 2008 artean Barañainen kale erasoak egin izana ere egozten die Barrosok.

Azaroaren 21ean jarraituko du epaiketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.