Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eskatu du Zigor Goikoetxearentzat, bere herriko (Getxo, Bizkaia) PPko zinegotzi Marisa Arrueri heriotza mehatxuak —zehazki "mehatxu terroristak"— egin izanaz akusatuta. Gaztea gaur epaitzen hasi dira Madrilen, baina forma akatsa dela eta, epaiketa bertan behera utzi dute.
Akusazioaren esanetan, Goikoetxeak zera esan zion Arrueri iazko abuztuaren 10ean, hau beste zinegotzi batzuekin batera Getxoko San Lorentzoko merkatuan zebilela: "Bost urte baino lehen hilko zaitugu". Alabaina. Goikoetxeak zeharo ukatzen ditu egotzitako karguak.
Arrueren bertsioaren arabera, Goikoetxeak, beste lagun batzuekin batera, irain egin zion "faxistak, torturatzaileak, hiltzaileak" esanez.
Fiskaltzaren ahotan, horren aurrean zinegotziek San Nikolas plazara alde egin zuten. Orduan, beti ere Arrueren bertsioari jarraiki, Goikoetxeak atzamarrarekin seinalatu eta "bost urte baino lehen hilko zaitugu" esan zion.
Politika
Fiskalak sei urteko kartzela zigorra eskatu du Zigor Goikoetxearentzat
Getxoko PPko zinegotzi Marisa Arrue mehatxatu izana leporatzen diote gazte getxoztarrari. Hau Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen hasi dira gaur, baina forma akatsa dela eta, epaiketa bertan behera utzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu