Auzitegi Goreneko fiskalak Aritz Azkona, Luis Goñi, Xabier Sagardoi, Maider Caminos eta Mikel Jimenezen aurkako zigor eskaera berretsi du. Sei urteko zigorra eskatu du auzipetuentzat, eta haien absoluzioa, berriz, defentsako abokatuak.
Maiatzaren 28an ziren aztertzekoak Iruñerriko bost gazteen auzia Espainiako Auzitegi Gorenean, baina bezperan atzeratu zuten zigorrak berriz aztertzeko eguna. Carlos Granados, Joaquin Gimenez, Miguel Colmenero, Antonio del Moral eta Juan Ramon Berdugo epaileek erabakiko dute zigorrak berretsi edo kentzearen inguruan.
Auzitegi Nazionalak seina urteko espetxe zigorra ezarri zien Luis Goñi, Xabier Sagardoi, Aritz Azkona, Mikel Jimenez eta Maider Caminosi, Segiko eta Ekineko kide izatea egotzita. Beste lau lagun absolbitu egin zituen epaitegiak: Alberto Lopez Iborra, Maitane Intxaurraga, Amaia Legarra eta Noe Lopez.