Politika

Fiskalaren arabera ez zen desobedientzia deliturik egin PSE-EEren eta Batasunaren arteko bileran

2006ko abenduaren 1a
18:46
Entzun
EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalaren arabera, PSE-EEko buruzagi Patxi Lopezek eta Rodolfo Aresek ez zuten desobedientzia deliturik egin uztailaren 6an Batasunarekin bildu zirenean.

EAEko Fiskal Nagusi Maria Angeles Montesek helegitea jarri du EAEko Auzitegiko areto Zibil eta Penalaren kontra. Areto horrek tramitera onartu zuen PSE-EEren eta Batasunaren arteko bileran desobedientzia delitua egon zela esanez PPk eta Ermuko Foroak jarritako salaketa.

Fiskalaren iritzian "salatutako ekintzek ez dute elementu objektibo eta subjektiborik" desobedientzia delitu kontsideratzeko. Fiskalaren arabera, desobedientzia delitua egoteko, Espainiako Auzitegi Goreneko 61. salak "espresuki eskatu" behar zion PSE-EEri bilera hori ez egiteko. Eskari hori egon ez zenez, ez dago desobedientziarik, fiskalaren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.