Gaur arratsaldean emango du Parisko Epaitegiak, besteak beste, Mikel Albisu eta Marisol Iparragirreren aurkako epaiketaren epaia. Goizean auzipetuek euren txanda izan dute, eta Albisuk euren aurkako epaia ETAri eta"gatazkari konponbide baketsua eta demokratikoa eman nahi diotenei" intrantsigentzia eta gogortasun mezua bidaltzeko erabiltzen ari direla salatu du.
Azaroaren 15ean hasi zen epaiketa, eta, besteak beste, 30 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak Albisu eta Iparragirrerentzat. Marisol Iparragirrek bere txandan esan du fiskalaren hitzaldia gorrotoz eta gezurrez beterikoa izan dela. Gainera, prentsa manipulatu egin dutela esan du, eta horregatik euren irudiak hartzeko debekua argudiatu du. Juan Kruz Maizarentzat 20 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak, eta horrek esan du Espainian torturatu egiten dela "Francoren garaian bezala".
Peio Alcantarillarentzat hamabost urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak, eta horrek bere erantzukizuna onartu du, baina Lurdes Urdanpileta bere emaztea libre uzteko eskatu du, bi urte espetxean egon ondoren, Alcantarilla beraren militantzia politikoagatik "zigor bidegabea" bete duelako. Sei urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak Urdanpiletarentzat.
Arratasaldean hamar bat ekintzailek Aurore Martinen aurkako euroagindua salatzeko pankarta bat jarri dute Notre Damen.
EUSKAL PRESOAK
Fiskalaren "intransigentzia" salatu du Mikel Albisuk epaiketaren amaieran
Euren aurkako epaiketa ETAri eta "gatazkari konponbide baketsua eta demokratikoa eman nahi diotenei" mezua bidaltzeko erabiltzen ari direla salatu du. Marisol Iparragirrek fiskalaren diskurtsoa gorrotoz eta gezurrez beterikoa izan dela esan du. Arratsaldean emango dute epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu