Salaketa artxibatzerakoan Kalparsorok zehaztu du "zerbait gehiago" hori "gorrotoaren diskurtsoa" dela, eta zehaztu duenez, ekintza terroristak goratzea edo justifikatzea da hori. Horren oinarrian, Kalparsororen arabera, "ezberdina dena horren esterminioa, ezjakintasun osoa, aniztasun politikoaren galera eta kolektiboaren beldurra" leudeke.
Aurreko astean iragarri zuen Kalparsorok artxibatu egingo zuela Mintegiren kontrako salaketa. EH Bilduko bozeramaileak esan zuen Buesaren hilketa saihestu ahal izan zela, "jatorri politikoa zuelako". Ikerketa abiatu zuten orduan terrorismoa goratu ote zuen eta biktimak mespretxatu ote zituen jakiteko.
Kalparsorok gogoratu du, gainera, Mintegi foruduna dela, eta Espainiako Konstituzioaren eta Gernikako Estatutuaren arabera parlamentari funtzioak dituen bitartean kritikarako eskubidea bermatzen dute horiek.