genero indarkeria

Fiskaltzak 28 urtera jaitsi du Rangel hiltzea leporatutako gizonezkoaren aurkako zigor eskaera

35 urte eskatu zituen hasieran. Epaimahaia astelehenetik aurrera bilduko da erabakia hartzeko.

2012ko maiatzaren 18a
13:31
Entzun

Fiskaltzak 35 urtetik 28 urte eta sei hilabetera jaitsi du Clara Rangel hiltzea leporatzen dioten gizonezkoaren aurkako zigor eskaera. Fiskalak adierazi du ustez hilketa egin zuenean alkoholaren eraginpean zegoela, "modu arinean".

Bi aldeek azken ondorioak aurkeztu dituzte gaur, epaiketaren bosgarren saioan. Epaimahaia astelehenetik aurrera bilduko da erabakia hartzeko.

Ministerio Fiskalaren ordezkariak 17 urteko zigorra eskatu du ustezko hiltzailearentzat —Rangelen bikotekidea ere bazen—.

Fiskalak adierazi du biktimak ez zuela defentsarako aukerarik izan, haren bikotekideak ohean zegoela labana batekin eraso egin ziola, eta ez zuela erreakzionatzeko gaitasunik. 

Rangel 2008ko abenduaren 29an hil zuten, Errenterian (Gipuzkoa), labankadaz. Ustezko hiltzaileak Rangel hil izanaz ez dela gogoratzen deklaratu zuen lehen saioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.