Gizartea

Fiskaltzak 44 urteko kartzela zigorra eskatu du Yasmin Rodriguezen ustezko hiltzailearentzat

Hasieran proposatu zuen 50 urteko eskaera murriztu du Ministerio Publikoak, behin behineko ondorioak berrikusi ondoren.

2012ko urtarrilaren 30a
14:48
Entzun

Fiskaltzak 44 urteko kartzela zigorra eskatu du Yasmin Rodriguezen ustezko hiltzailearentzat. Juan Pablo Urtizberea hiltzen saiatu zela ere egozten zaio Edward Enrique San Clementeri. Irunen gertatu zen hilketa, 2009ko maiatzaren 9an.

Hasiera batean 50 urteko zigorra eskatu zuen Ministerio Publikoak, baina pasa den astean egin zen epaiketako saioan aurreratu zuten bezala, behin behineko ondorioak zehaztasunez berrikusi dituzte, eta eskaera murriztu dute.

Rodriguezen amak, alabak, Urtizbereak eta Estatuko abokatuak, euren akusazioetan, 40 urteko baino gehiagoko zigorra eskatu dute. Defentsak, bestetik, hamar urteko kondena eskatu du. 

Rodriguezen heriotza argitzeko epaiketako bigarren saioa egin zuten pasa den astean; hartan, San Clementek adierazi zuen ez duela gertatutakoaz ezer gogoratzen.
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.