Beste bi lagunekin —langile autonomo batekin eta azpikontratutako beste batekin— Irizar enpresa Ormaiztegiko Zumarralde auzoan eraikitzen ari zen pabilioi batean ari zen lanean praktiketako ikaslea. Pertsiana baten malgukia zabaldu behar zuten, eta horretarako palanka bat erabili zuten. Praktiketan zegoen langileari, ordea, alde egin zion palankak, kontrolik gabe biraka hasi, eta buruan jo zuen garezurra hautsiz. Langile azpikontratatua ere harrapatu zuen palankak, eta zauri larriak eragin zizkion toraxean.
Fiskaltzaren arabera, langileen osasun eta eskubideen aurkako delitua izan zen lan egiteko modu hori, ez zuelako inolaz ere segurtasuna bermatzen, eta erabili ziren tresnak arriskutsuak zirelako. Ondorioz, 2 urteko espetxea eskatu du zendutako ikaslearekin lanean ari ziren langile autonomoarentzat, langile azpikontratuarentzat —une horretan lanaren arduradun izatea leporaten die biei—, Irizarrek obraren jarraipena egiteko izendatutako arduradunaren aurka, eta obraren proiektua egin zuen injeniariaren kontra.
Lan istripuak
Fiskaltzak 8 urte eskatzen ditu praktiketako langile baten heriotzagatik akusatutako lau lagunen aurka
Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Irizar autobus enpresan praktiketan zegoen gazte bat hil zen 1998an, lan ezbehar batean. Praktiketako ikasle horren ardura zuten lau lagunetako bakoitzaren aurka 2 urteko espetxe zigorraeskatu ditu Gipuzkoako Fiskaltzak; izan ere, zuhurtziagabekeriaz eragindako hilketa egozten die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu