Cabacas auzia

Fiskaltzak absoluzio eskaerari eutsi dio Cabacasen epaiketan

Azken txanpan da Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko auzia, eta alde guztiek behin betikotzat jo dituzte orain arteko ondorioak. Akusazioak eusten dio launa urteko kartzela zigor eskaerari, eta fiskaltzak absoluzio eskaerari.

Elkarretaratzea egin dute goizean, epaitegiaren ataian. GOTZON HERMOSILLA
2018ko azaroaren 7a
07:17
Entzun

Iñigo Cabacasen heriotzagatik hasitako epaiketa bukatzear da, eta alde bakoitzak bere ondorioak eta behin betiko eskaerak aurkeztu dituzte gaurko saioan. Jakin-min handia zegoen fiskalak zer egingo: izan ere, fiskaltzak prozesu osoan izandako jarrera kritika iturri izan da, eta akusazio partikularrak behin baino gehiagotan salatu du fiskaltzak ez duela "ezer" egin prozesuak aurrera egin zezan, eta "oztopoak" baino ez dituela jarri.

Epaiketa hasterakoan, fiskaltzak iragarri zuen behin-behinean absoluzioa eskatuko zuela, delitu aztarnarik ikusten ez zuelako, baina epaiketan akusatu eta lekukoen adierazpenak entzunda eta frogak ikusi ondoren, ez zegoen argi jarrera horri eutsiko ote zion edo, aldiz, zigor eskaeraren bat egingo ote zuen. Azkenean, oraingo jarrerari eustea erabaki du.

Saioa bukatutakoan, Ilñigo Cabacasen guraso Fina Lizeranzu eta Manu Cabacas oso minduta agertu dira fiskalaren jarrera dela eta: "Gure semea hilerrian dago, eta fiskalak ez horretan delitu aztarnarik ikusten?", galdetu du Cabacasen amak, malko artean. "Umiliatu egin gaituzte". Manu Cabacasek ere ez zion fiskalaren jarrerai azalpenik aurkitzen, "epaiketan gertatu dena ikusi ondoren".

Aurrez, perituak izan dira deklaratzen. Sei ertzain daude auzipetuta. Zuzeneko kontaketa egin du Gotzon Hermosilla kazetariak:

Lagun eta senitartekoek hainbat mobilizazio antolatu dituzte epaiketaren amaierarekin batera. Gaur elkarretaratzea egin dute Bilboko epaitegiaren aurrean. Bilbon ez ezik, Donostian —19:30ean Bulebarrean— eta Gasteizen ere —19:30ean Andre Maria Zuriaren plazan— egingo dituzte gaur elkarretaratzeak. Bestalde, bihar manifestazioa egingo dute Bilbon, 19:30ean, kalezulotik hasita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.