Ingurumena

Fiskaltzak artxibatu ditu errauste planta bertan behera uzteagatik zabaldutako diligentziak

Zubietako errauste planta bertan behera uzteko hartutako erabakia ikertzeari ekin zion EAEko fiskal nagusi Juan Kalparsorok iaz, irregulartasunak egon zitezkeelakoan. Momentuz, diligentziak artxibatu ditu, irekita dauden prozedura zibil eta administratiboek ekartzen dituzten emaitzak jaso bitartean.

inaki petxarroman
2014ko otsailaren 13a
20:39
Entzun

Errauste planta bertan behera utzi zuen Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) iaz, eta erabaki hori legez kanpokoa izan zitekeelakoan azterketa agindu zuen EAEko fiskal nagusi Juan Kalparsorok. Gaur iragarri du fiskalak diligentziak artxibatzea erabaki duela ez daukalako kereila edo salaketa bat jartzeko adinako frogarik. Izan ere, Kalparsorok uste du itxaron egin behar dela martxan dauden prozedura zibil eta administratiboek argitu arte hartutako erabakiak zenbateko zama ekonomiko eragingo dion administrazioarik. "Uste dut beste era bateko prozedura bat martxan jarri aurreko kontu aurrejudizialak direla horiek".

Kalparsorok aldeei orri bateko agiri bat helarazi die hartutako erabakia azalduz, eta adierazi du diligentziak berriz irekitzeko aukera legokeela, besteak beste, bankuekin kontratutako maileguen aurka zabaldutako prozeduratik edota proiektua bertan behera uzteko enpresekin egindako akordioaren aurka egindako inpugnaziotik, froga berriak jasoz gero.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.