Josu Uribetxebarria gaixotasun larriagatik 2012ko abuztuan baldintzapean aske geratu zen euskal preso ohia ikertzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. 1986an tiroz hildako Antonio Ramos Martinez guardia zibilaren aurkako atentatuaren sumarioa berriz irekitzea galdegin dio Ismael Moreno epaileari.
Espainiako 'El Mundo' egunkariak gaur argitaratutako informazio batzuen harira egin du eskaera fiskalak. Kazeta horren arabera, guardia zibilaren “txosten” batek dio Uribetxebarriak parte hartu zuela atentatu horretan. Guardia zibilek eginiko galdeketetan atxilotu batzuek ustez esandakoetan oinarritzen da txosten hori.