Auzitegiak

Fiskaltzak eutsi egin die Iruñeko istiluengatik auzipetutako gazteen aurkako zigor eskaerei

Auzipetuek "ETAren estrategiak zehaztutako urratsei" jarraitu zietela dio fiskalak, eta zazpina urteko kartzela zigorra eskatu du auzipetuentzat.

Gazteetako hiru Iñigo Iruin abokatuarekin. J. DANAE, FOKU
2018ko maiatzaren 23a
17:03
Entzun

"Istilu terroristak" eragitea egotzita, zazpina urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak Iruñeko istiluengatik auzipetutako lau gazteen aurka. Fiskaltzaren arabera, gertatutakoa ez zen izan "iskanbila hutsa", gazteek "ETAren estrategian zehaztutako pautei" jarraitu zieten, "izua sortzeko helburuarekin". Argudio horiekin, eutsi egin die Jose Perals fiskalak gazteen aurkako akusazioei.

"Erakundeak desagertzen dira, baina ideiek eta gauzak egiteko moduek bere horretan jarraitzen dute", adierazi du Peralsek, eta nabarmendu du iazko martxoan gertatutakoa "aurrez prestatua" zegoela.

Asier Petrirenak, Ruben Iglesiasek eta Endika Eturak ukatu egin dute Iruñeko istiluetan parte hartu izana, eta azaldu liskarrak hasi zirenean alde egin zutela handik. Aldiz, Julen Pradok aitortu du han zegoela istiluak hasi zirenean harri bat hartu zuela, baina esan du "inertziaz" izan zela, eta ondoko kale batean bota zuela. Denek ukatu dute "terrrorismo ekintzetan" parte hartu izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.