POLITIKA

Fiskaltzak ez du Bilboko manisfestazioa debekatzeko arrazoirik ikusi

Herritar talde batek autodeterminazioaren alde Bilbon ostiralerako deitu duen manifestazioa bertan behera uzteko motiborik ez dagoela esan du Espainiako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak. Deialdia egin dutenek Batasunarekin harremanik ez dutela ebatzi du Fernando Burgos fiskalak.

2006ko abuztuaren 22a
19:24
Entzun
Euskal Herriaren geroa “askatasunez eta demokrazian” erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta “prozesua babesteko” manifestaziorako deia egin zuten atzo Bilboko hainbat lagunek. Jose Ignazio Ladislao Egiarteren izenean egin zen deialdia eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez dio Batasunarekiko loturarik atzeman.

Hala ere, “legez kanpoko erakundeen aldeko oihu eta ikurrik” ez duela onartuko nabarmendu du Burgos fiskalak. Halakorik egonez gero, Ertzaintzak manifestazioa bertan behera uzteko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.