Espainiako Fiskaltzak hurrengo astean, asteartean edo asteazkenean, aurkeztuko du Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) alderdi berria legez kanpo uzteko eskaera, Ministerio Publikoaren arabera, Batasunaren "jarraipena" delako ezker abertzaleko alderdi berria.
Estatuko Abokatua eskaera bera ari prestatzen eta honek ere aurkeztuko du; agian, aste honetan bertan.
Auzitegi Goreneko 61eko Salan aurkeztuko dituzte eskaerak.
Espainiako Alderdien Legeak dioenez, sala horri dagokio gaiari buruzko erabakia hartzea. Auzitegi Gorenak, Legearen 12.3. puntuaren arabera, kontuan hartuko du bi alderdien "beren egitura, antolamendu eta funtzionamendua, kide diren, agintzen duten, ordezkatu edo administratzen duten pertsonak, finantzazio bideen edo materialen jatorria, edota garrantzia duten beste hainbat ezaugarri, indarkeria edo terrorismoa babesteko jarreraz gainera, jarraitasun edo segida hori gertatuko dela pentsarazten dutenak, ilegalizazioa eta desegitea agindu zuen prozesuan aurkeztu ziren datuekin eta agiriekin egiaztatuz".
Batasuna: "Ezker abertzaleak pauso erabakigarria eman du"
Batasunak uste du, "maiatzeko hauteskundeak demokratikoak izateko, pauso erabakigarria" eman duela ezker abertzaleak ASB erregistratzean. "Orain beste eragile politikoei dagokie horretarako eta gure herriaren bake eta demokrazia nahia ez zapuzteko konpromiso irmoak hartzea".
Fiskaltzak hurrengo astean eskatuko du ASB legez kanpo uztea
Ministerio Publikoaren arabera, Batasunaren "jarraipena" da ezker abertzaleko alderdi berria. Estatuko Abokatuak ere eskaera bera egingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu