Iruzurra Osakidetzan

Fiskaltzak sei hilabetez luzatuko du Osakidetzako lan eskaintzaren gaineko ikerketa

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak adierazi du denbora gehiago behar duela Osakidetzaren lan eskaintza publikoko 19 azterketatan irregulartasunik izan zen ala ez ikertzeko.

Osakidetzako lan eskaintza publikoa, Barakaldono BECen (Bizkaia), joan den ekainean. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2018ko azaroaren 19a
15:04
Entzun

Urtebeteko epea izango du fiskaltzak Osakidetzaren lan eskaintza publikoa ikertzeko. Ekainean jaso zuen lehen salaketa, ELA sindikatuaren eskutik, eta urte amaiera arteko epea zuen auzia ikertzeko. Ikerketa luzatzea eskatu du, ordea, fiskaltzak, eta beste sei hilabete izango ditu azterketetan irregulartasunik izan zen ala ez aztertzeko.

Ikerketaren ostean, auzi artxibatzeko eskatzen duen ala kasuarekin aurrera jarraitzeko eskatzen duen argitu beharko du fiskaltzak.

Joan den astean, Osakidetzako zuzendaritza kargua utzi zuen Maria Jesus Mujikak, Osakidetzako hautaprobetako ustezko iruzurra dela eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.