Fiskaltzak txosten bat eskatu dio Barne Ministerioari operazioa aurretik iragartzeagatik

2014ko urtarrilaren 9a
16:12
Entzun

Atzoko polizia operazioari buruzko informazioa atxiloketak egin aurretik zergatik zabaldu zen argitzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Barne Ministerioari. Auzitegiko iturriek azaldu dutenez, filtrazioak erantzukizun penalik ote duen argitu nahi du fiskaltzak, eta, horretarako, txosten bat eskatu dio Barne Ministerioari.

Barne Ministerioak EPPKren kontrako operazioaren berri eman zuen operazioa bera hasi aurretik, guardia zibilak polizia etxetik atera baino lehenago. Operazioari buruzko informazioa 15:06etan zabaldu zen Barne Ministerioak Twitter Interneteko sare sozialean duen kontuaren bidez eta komunikabideetara bidalitako ohar batean. Komunikabide askok horren berri eman zuten, baina ordu erdi geroago mezua ezabatu eta beste ohar batean informazio hori ezeztatu zuen. Denbora tarte horretan atxilotuek “ikerketarako baliagarria izan daitekeen materiala deuseztatu” zutela zabaldu dute zenbait komunikabidek, polizia operazioko iturriak aipatuz. Goioagaren bulegoaren miaketa horrekin lotu dute iturri horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.