euskal herria

Fiskaltzak urtebeteko zigor eskaerari eutsi dio presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatu zuen azpeitiarrarentzat

Aritz Arzallus 'Herrira' zioen pankarta batean preso baten irudia erakusteagatik epaitu zuten iazko ekainean, Espainiako Auzitegi Nazionalean.

2013ko apirilaren 3a
13:35
Entzun

Azpeitiko Etxerat-ek elkarretaratzea egin zuen 2011n, herriko jaietan, sakabanaketa amaitu eta presoak Euskal Herrira eramateko eskatzeko. Herrira zioen pankarta erakutsi zuten protestan, Alacanteko Villena espetxeko Gotzon Aranbururen argazkia ondoan zuela. Aritz Arzallus argazkia erakutsi izanagatik epaitu zuten iazko ekainean, Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Fiskaltzak urtebeteko zigorra eskatu zuen orduan, eta gaur eskaerari eutsi dio. Fiskalaren arabera, "ez dauka zentzu gehiegirik" horrelako kartelak jartzea herriko jaien testuinguruan, eta "terrorismoa goratzea" egozten dio. Epaituak akusazioa ukatu zuen, argazkia jarri izanaren zergatia azalduta: "Egoera jakin baten berri emanda, pertsonalizatuta, aldarria indartu nahi nuen".

Arzallusen defentsak adierazi du ekintzok ez dutela gorazarrerik egiten, soilik Herrira zioten aldarrikapenak eta pankartak egon baitziren. Gogorarazi du pankarta Espainiako Auzitegi Nazionalak baimendutako ekitaldi batean erakutsi zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.