Gaur egin da Espainiako Epaitegi Gorenean Oiartzualdeko sei gazteren kontrako zigorrak berriro aztertzeko epaiketa. Fiskaltzak espetxe zigorra eskatu du. Segiko kide "aktiboak" zirela frogatzeko nahikoa froga badela iritzi dio. Defentsak, aldiz, absoluzioa eskatu du, haien eskubideak urratu direlakoan.
Sei urte eta sei urte eta erdi bitarteko espetxe zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak sei gazteetako bakoitzari, urtarrilean. Epaiketa horretan beste 11 gazte absolbitu egin zituzten. Gorenaren Zigor Aretoak hartuko du erabakia.
AVTk ere zigorra berrestea eskatu du.