Gizartea

Fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du Mariano Camiorentzat

Balentziaga museoa "modu kaltegarrian" kudeatzea egozten diote Getariako alkate izandakoari.

2014ko irailaren 20a
08:27
Entzun

Balentziaga museoko kudeaketaz arduratu zen garaian egindako delituengatik, zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak Mariano Camio Getariako alkate ohi jeltzalearentzat. Besteak beste, ardura kargua baliatuz Julian Alberto Argilagos arkitektu kubatarra "aberastea" leporatzen diote Camiori. Argilagosentzat, berriz, lau urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak, El Diario Vasco egunkariak kaleratu duenez.

Azkenik, Rolando Pacielentzat, 2005ean Balentziaga museoko zuzendari izendatu zutenarentzat, lau hilabeteko isuna eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.