Fiskaltzaren jarrera gaitzetsi du Gorenak Anoetako auziko epaian

2011ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideei Auzitegi Nazionalak Anoetako ekitaldiagatik emandako absoluzio epaia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak (aurkako bi boto partikular izan dira).Gorenaren iritziz,fiskaltzak aurkeztutako helegitearen argudioak «apur bat behartuak» dira. Froga objektiboetan baino gehiago «zantzu subjektiboetan» eraiki direla dio. Fiskaltzaren arabera, Otegi, Permach eta Alvarezek Anoetako mitineko ekitaldian parte hartu zuten «jakinda» han ETAko kideak omenduko zirela eta «terrorismoa goretsiko» zela. Gorenak dio «datu subjektibo» hori ez dela frogatu Auzitegi Nazionalean eginiko epaiketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.