Politika

Fiskaltzaren kontra, EHAKren aurkako AVTren kereila onartzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak

AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak EHAKren kontra aurkeztutako kereila tramitera onartzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak. Kereila horretan, ETAri laguntzea leporatzen dio AVTk EHAKri. Grande-Marlaskak uste du litekeena dela EHAK-k "hauteskundeetan izan duen jarreraren bidez" ETAri lagundu izana. Hala dio, behintzat, kereila onartzen duela adieraziz plazaratu duen autoan. Fiskalak, berriz, atzera bota zuen kereilaren aukera.

2005eko uztailaren 12a
14:23
Entzun
Ekainaren 6an Fiskaltzak agertu zuen AVTren kereila ez dela aintzat hartzekoa, ez dagoelako EHAK Batasunak sortu zuela erakusten duen zantzurik. Kereila ez onartzeko eskatu zionepaileari.

Grande-Marlaskak, ordea, aurrera egitea erabaki du. Kereila tramitera onartzen duela jakinarazten duen autoan esaten du litekeena dela EHAK-k ETAri laguntzea; zehatzago, "hauteskundeetan izan duen jarreraren bidez ETA erakunde terroristaren asmoen alde egitea". Finean, Batasunaren ilegazioaren ondoren ETAri "fronte politiko-instituzionalean jarraitzeko aukera ematea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.