Fiskaltzarenera jo du SOS Haur Lapurtuak taldeak, Etxeberriaren adierazpenengatik

2012ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Fiskaltzarenera jo du SOS Haur Lapurtuak elkarteak, Paco Etxeberria auzitegiko medikuak Eusko Legebiltzarrean auziari buruz egindako adierazpenen harira. Umeak ostu zituztela esateko frogarik ez dagoela adierazi zuen parlamentuan; lapurretak ez, adopzio irregularrak izango zirela azaldu zuen. «Ia ezinezkotzat» jo zuen lapurretak egitea. SOS Haur Lapurtuak elkartearen erabakiaren berri izan ondotik, legebiltzarrean esandakoei eutsi egin die Etxeberriak; fiskalaren aurrean deklaratzeko prest dagoela nabarmendu du, eta «ondo» ikusiko lukeela hori egin beharra. Jose Gurrea ginekologoak telebistan esandakoren berri ere eman dio taldeak fiskalari; agiriak faltsutzen zituztela onartu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.