genero indarkeria

Fiteron gizonezko bat atxilotu dute, koinatari tiro egin diolakoan

Ustezko biktima Iruñeko ospitale batean dago, eta haren osasunak hobera egin du.

Berria.info
2012ko apirilaren 12a
16:06
Entzun

Nafarroako Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Fiteron (Nafarroa), koinatari tiro egitea eta aurpegian eta beso batean zauriak eragitea leporatuta.

Emakumezkoa Iruñeko ospitale batean dago, eta haren osasuna hobera egiten ari da. 46 urte ditu ustezko biktimak.

Iturri berberen arabera, atzo, 12:20ean, Fiteroko osasun zerbitzuek anbulantzia bat eskatu zuten, baita foruzaingoen esku hartzea ere. Emakumezko batek su arma batek eragindako hainbat zauri zituela azaldu dute. Ustezko erasoa emakumea lanera zihoanean gertatu zen, eta tiroak ekiditeko aurpegia estali zuen, foruzaingoaren arabera.

Lehenik Tuterako ospitale batera eraman zuten, eta gero Iruñera lekualdatu zuten. Foruzaingoak ikerketa hasi zuen orduan, eta ustezko erasoa gertatu eta ordu gutxira atzeman zuten gizonezkoa, haren etxean.

J. A. J. G. da atxilotutako gizona. Haren testigantzari esker, erabilitako arma aurkitu ahal izan dute, 22 kalibreko pistola bat.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.