Martxan parte hartzen ari direnek jakinarazi dutenez, bidean Espainiako zein Frantziako poliziek jarritako kontrol ugari gainditu behar izan dituzte. Guztira 19 autobus joan dira Euskal Herritik, eta, zehazki, Bizkaitik zihoazenek, segituan, A-8 autopistan, topatu dituzte lehendabiziko kontrolak, Guardia Zibilarenak. Mugan ere egoera berarekin egin dute topo.
Identifikazio saio eta kontrol zorrotz horiek gaindituta Fleuryko espetxera ailegatu direnean, Frantziako Poliziaren miaketa pasa behar izan dute. Autobusetik jaitsi eta banan bana Poliziaren kontrola igaro behar izan dute guztiek.
Nolanahi ere, kartzela atarian ekitaldia egitea lortu dute, azkenean, nahiz eta taularik jartzen ez dieten utzi.
Fleuryrako martxak hainbat alderdi, sindikatu eta elkarteren atxikimendua jaso du; honakoena: AB, Aralar, Batasuna, ANV, Segi, LAB, EHNE, HIRU, Esait, Herria 2000 Eliza, EHE, Komite Internazionalistak, Askapena, EHGAM, DUINA eta Ikasle Abertzaleak.
Presoak
Fleuryko espetxeraino helarazi dute presoekiko elkartasuna
Paris kanpoaldean, Fleury-Merogis espetxearen atarian, Euskal Herritik joandako mila bat lagun batu dira presoei elkartasuna helarazteko. Goizeko hamarrak aldera iritsi da kartzelara Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Antolatu eta hainbat alderdi eta bestelako gizarte mugimenduren babesa jaso duen martxa. 30 bat euskal herritar dauzkate preso Fleuryn, eta Euskal Preso Politikoen kolektiboko gainerako kideak bezala gose greban dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu