Euskal presoak

Fleuryko euskal presoekin harremanik ezingo du izan espetxezain batek

Kartzelako zuzendaritzak hartu du neurria, urtarrilaren 15ean antsietateak jotako senide bat ez zuelako artatu. Presoek protesta egin zuten.

2011ko otsailaren 22a
17:12
Entzun
Urtarrilaren 15ean Fleuryko kartzelan (Frantzia) antsietateak jo zuen euskal preso baten ama artatu ez zuen espetxezainak hemendik aurrera presoekin harremanik ez duela izango jakinarazi du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM), kartzelako zuzendaritzako iturriak aipatuta.

Urtarrileko gertaera horren ondoren hango presoek protesta hasi zuten lehengo astean, eta amaitu dute, espetxeko zuzendaritzak halakoak berriro ez jazotzeko neurriak hartuko dituela hitzeman ondoren.

"Egun hauetan jasotako babesagatik eskerrak eman nahi dituzte Fleuryko euskal preso politikoek", adierazi du AAMk.

Paris ondoan dago Fleury.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.