Euskal presoak

Fleuryrako martxan parte hartzeko deia egin dute, "presoen borroka denon borroka dela erakusteko"

AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak martxoaren 19an Fleuryko (Frantzia) espetxera egingo den martxara joateko deia egin du, "Oihane Errazkin hil zuen kartzelara joanez, Euskal Herriak bere presoekin bat egiten duela eta beraien borroka denon borroka ere badela erakusteko". Eskualde guztietatik autobusak aterako direla iragarri dute, eta haietan joateko deialdia egin. Martxari atxikimendua eman diote ondorengo taldeek: AB, Aralar, Batasuna, ANV, Segi, LAB, EHNE, HIRU, ESAIT, Herria 2000 Eliza, EHE, Komite Internazionalistak, Askapena, EHGAM, DUINA, eta Ikasle Abertzaleak.

2005eko martxoaren 15a
17:28
Entzun
Gaur prentsaurrekoan esan dutenez, talde horiek "ziur" daude "presoen eta iheslarien egoera bideratzetik aukera berriak sortuko direla konponketari begira". Horregatik, martxoaren 19an Fleuryko (Frantzia) espetxeko martxan parte hartzera dei egin dute, "Euskal Herrian behar ditugulako".

Talde guztiek adostutako testua irakurri dute, eta azaldu dutenez "Euskal preso politikoen egoera okerrera" doa. Hori "errealitate gordina" dela azpimarratu dute, eta esan dutenez, "gero eta argiago dago euskal preso politikoekin bukatzeko apustua".

"Estatuen kartzela politikak euskal herritarrak hiltzen" dituela salatu dute, eta urtebeteren barruan "Kepa Miner, Oihane Errazkin, Leo Esteban, Sara Fernandez eta Karmele Solaguren"politika penitentziarioak hil zituela" gogorazi.

Horretan gaiz, salatu dutenez, "Euskal preso politikoen izaera politikoa desagerrarazi nahi dute". "Gatazkaren jatorria bera ere desitxuratzea dute helburu. Beraien oinarrizko eskubideak zanpatzen dituzte fisikoki, psikikoki etapolitikoki zigortzeko. Hitz batez, sakabanaketa politikaren bitartez, euskal preso politikoen Kolektiboa Euskal Herritik isolatu nahi dute". Horren adibide gisa jarri dituzte, presoak "beraien zigorra betea izanik ere, ez direla automatikoki kalera irtengo", edo "kartzela zigorra 40 urtetara luzatzen duten berrikuntza legalak" egin izana."Ez dituzte gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzen, bisiten zerrendak murriztu egiten dituzte, jasangaitzak diren bizimoduak inposatzen dituzte".

Hala ere, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboa, egoera horri buelta emateko borrokaldian dagoela gogorarazi dute. "Isolamendu politiko honen aurka eta dispertsioak behin eta berriro urratzen dituenoinarrizko eskubide zein eskubide politikoen aldarrikapenean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak aurreko urtarrilean borroka bati hasiera eman zion. Hau da, beraienestatu politikoaren defentsan borrokan ari dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.