Fluorazioari buruzko EAEko legedia

2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun
1. 30.000 biztanletik gorako udalerriak. 49/1988 dekretuak edateko ura kudeatzen duten enpresei uraren fluorazioa agintzen die, hiru irizpide betetzen diren kasuetan; lehena, 30.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien ur hornikuntzaz arduratzea da.

2. Litroko 0,7 eta 1,2 miligramo artean. Jatorrizko urak 0,7 miligramo fluoruro baino gutxiago baditu, ion fluoruroa gehitu behar dio enpresak, baina ez da inoiz litroko 1,2 miligramoko muga gainditu behar.

3. CAO tasa, OMEk agindutakoaren azpitik. Udalerri horietako biztanleek OMEk batez besteko txantxarra neurtzen duen tasa gainditu behar dute.

4. 30.000 biztanletik beherako udalerriak. Enpresek fluorazioa egin dezakete, beste prozedura baten bidez eskatuta.

5. EAEn eragiten duen Espainiako eta Europako araudia. Edateko uraren litroak, gehienez, 1,5 miligramo fluoruro izan behar duela agintzen du araudiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.