Foncalanteko (Alacant, Herrialde Katalanak) kartzelan dauden euskal presoek gose greba mugagabeari ekin zioten hilaren 1ean, pairatzen ari diren bizi baldintzak salatzeko, baina gaur Askatasuna-k jakinarazi dutenez, utzi diote grebari, "zenbait eskaera lortuta".
Atzo euskal presoak espetxeko segurtasun zuzendariordearekin bildu ziren "eta, euren aldarrikapen guztiak lortu ez arren, eskaera batzuk onartu dizkiete; besteak beste, neskek aktibitateetara sarrera izatea, mutilak patiora batera ateratzea...".
Presoek ondo daudela adierazi dute, Askatasunak dioenez.
Euskal presoak
Foncalanteko euskal presoek utzi dute gose greba
Askatasunak dio "zenbait eskaera lortu" dituztela. Hilaren 1ean ekin zioten greba mugagabeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu