Konponbideari begira

Foro Sozialak presoen giza eskubideen urraketaz txostena egiteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrari

Paul Riosek eta Peio Dufauk euskal presoen egoera aldatzeko Foro Sozialak egindako gomendioak azaldu dituzte ganberan.

Paul Rios, Eusko Legebiltzarrean. ARGAZKI PRESS
edurne begiristain
2015eko otsailaren 4a
08:42
Entzun

Joan den urrian aurkeztu zituen Foro Sozialak presoen auzia jorratzeko proposamenak, eta horien berri eman diote gaur goizean Eusko Legebiltzarrari Lokarriko eta Bake Bidean-eko ordezkariek. Gomendioak azaldu ez ezik, hiru eskaera zehatz ere egin dizkiote ganberari. Batetik, presoei dagozkien giza eskubideen errespetu eta berme maila ebaluatzeko txostena egin dezala eskatu diote Giza Eskubideen Batzordeari.

Bestetik, espetxe eskumena Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzteko eskaera egin dezala galdegin diote legebiltzarrari. Eta, azkenik, proposatu egin dute Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak euskal presoen kolektiboko ordezkariekin bilera eska dezala "gizarteratzeko eta bizikidetza eraikitzeko" haien balorazioa eta proposamenak ezagut ditzan.

Foro Sozialak egindako gomendioak bere egin eta legebiltzarrari egindako eskaerak aztertzeko konpromisoa hartu dute EH Bilduk eta EAJk. PSE, berriz, kexu agertu da presoak izendatzeko erabilitako “terminologiagatik”, eta Foro Sozialeko kideei eskatu die zehaztu dezatela presoak “terrorismoagatik” daudela espetxean. Rodolfo Aresen ustez,  presoei dagokie urratsak egitea, aurrera egin nahi bada. PPko legebiltzarkideek ez dute parte hartu giza eskubideen batzordean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.