KONPONBIDEARI BEGIRA

Foro Sozialaren gomendioak aurkeztuko dituzte Suitzako Parlamentuan

Bake prozesuan eginiko urratsak eta etorkizuneko erronkak azalduko ditu Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak.

2013ko abenduaren 11
11:11
Entzun

Euskal Herriko bake prozesua hizpide izango dute gaur goizean Suitzako Parlamentuan, 11:30etik aurrera. Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak landutako gomendioen dokumentua aurkeztuko dute bertan.

Bilera Suitzako Parlamentuko Euskal Herria-Suitza Intertaldeak antolatu du, Lokarrik jakinarazi duenez. Sarearen arabera, hainbat alderditako parlamentariek parte hartzen dute lantalde horretan, eta "bake justu eta egonkor bat sustatzeko euskal gizartearen esfortzuak arreta eta interes bereziarekin jarraitzen ditu".

Gomendioen aurkezpena Lokarriko koordinatzaile Paul Riosek egingo du. Bertan, bake prozesuan izandako pauso nagusiak azalduko ditu, eta gaur egungo erronkei aurre egiteko zailtasunak zeintzuk diren azalduko du.

Bereziki, Foro Sozialaren aholkuen agiria nabarmenduko du; "hein batean proposamen errealista, bideragarria eta barne-hartzailea baita bakea eta bizikidetza errotzeko", esan du Lokarrik ohar batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.