Forondako aireportuari "berehalako konponbidea" emateko eskatu dio Urkulluk Espainiako Gobernuari

Forondako aireportuan (Araba) izan da gaur eguerdian Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia, ekitaldi politiko batean.  Egun aireportua itxita izatea gaitzetsi du Urkulluk, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio konponbidea bilatzeko eta 24 ordutan zabalik izateko. "Forondako aireportua ezinbesteko azpiegitura da Arabaren etorkizunerako".

edurne begiristain
2012ko urriaren 2a
13:55
Entzun

Forondako aireportuan (Araba) izan da gaur eguerdian Iñigo Urkullu EAJren  lehendakarigaia, EAJk azpiegitura horren aldeko apustua egiten duela erakusteko. Urkulluk adierazi duenez, Forondako aireportua (Araba) "ezinbesteko azpiegitura" da Arabaren etorkizunerako, eta hortaz, "ez du inolako zentzurik" itxita izateak. Espainiako estatuan merkantziak garraiatzeko laugarren aireportua da Forondakoa, eta iaz 35 milioi tona mugitu zituen, Urkulluk gogoratu duenez. Hala, Espainiako Gobernuari eskatu dio "berehalako konponbidea" emateko aireportuari, eta berriro ere eguneko 24 orduz zabalik izateko. Halaber, Gernikako Estatutuak dioena betetzeko eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aireportuak kudeatzeko eskumena eskualdatzeko ere exijitu dio Urkulluk Espainiari. "Euskaditik bertatik kudeatzen badugu, hobeto egingo dugu", adierazi du.

EAJko hainbat hautagai eta buruzagiekin batera izan da Urkullu Forondan: tartean, Xabier Agirre Arabako zerrendaburua eta Andoni Ortuzar BBBeko presidentea izan dira. Ekitaldia amaitzean, bidaiarientzako terminala bisitatu dute EAJko ordezkariek.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.