Forondako murrizketak atzeratzeko eskatu dute
GASTEIZ. Forondako aireportuko (Araba) ehun langile inguru elkartu ziren atzo Gasteizen, Espainiako Gobernuak aireportuan egin nahi duen lanorduen murrizketa atzera dezala eskatzeko. Abuztuaren 23an hasiko dira ordu gutxiago lan egiten. Bestalde, gobernuaren asmoen aurka, LABek elkarretaratzeak iragarri ditu gaurko eta biharko Iruñean eta Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu